XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saltzaileak, gehienak, emakumezkoak dira: helduak / heldu-helduak-gazteak.

Gizonezko gutxi: heldu-helduak eta gazteak.

Saltzaile bat baino gehiago dago lorasaltoki bakoitzean: hiruna lagun, launa, bostena inoiz.

Postuak haundiak dira.

Mahaia gainetik burni pilareak altxatzen dira, baina eztalirik gabe daude gaur den denak.

Beste batzuek, behean dauzkate saltzekoak.

Lora eta loralandare mota asko dago.

Saltzaile gutxirek beren izenekin azaltzen dituzte.

Hauetako batengana hurbildu naiz, 1. aldean, a eta b artean dagoen batengana hain zuzen.

Izen asko ageri da hemen.

Loralandareak sailka sailka daude, klasearen arabera.

Tarteka bakarren batek edo batzuek apraposko plastikozko zotz ori baten puntan dagoen errektangular formako azal txurian izena idatzita daukate.

Oso zaila daude horietako asko irakurtzen.

Eskuz idatziak, kolore urdinaz (uste dut).

Honako hauenak hartu ahal izan ditut, besteenak, gehiengoarena alegia, utzi egin behar izan ditut, inori galdetzerik oraindik nahi ez dudanez gero: - Helechos / 750, tamainu erdikoa (35 bat cm. garaiera).

- Helechos / 400, tamainu txikikoa (25 bat cm. garaiera).

- Nidulaniu (!) / manscah / 950 /, tamainu erdikoa.

- Begonia - Rex / 450, tamainu erdiko-txikikoa.

- Aralia / 1.200, tamainu haundikoa (45 bat cm. garaiera).

- Poinzetiian (!) 650, tamainu erdikoa.